1977. urtean Motagane baserriko Miren Arondoren eskutik, baserriaren izen bereko udako askaldegia zabaldu zen. Oraindik ere hainbat bizkaitar gogoan izango du babesten zuen estalki txuri-gorria!
Handik urte batzutara askaldia garagardotegian bilakatu eta urtaro guztietan jarduten zen. Denboraren poderioz, belaunaldi berrien eskuetara iritsi da “Motagane Txakoliña” izenarekin..
Deitura aldaketa sendiaren txakoliñari lotutako griñari eta zaletasunari dagokio bete betean eta, aldi berean, nola ez, inguru honek antziñako txakoliñaren tradizioa berreskuratu duen gaurregungo garaiari ere. Gure ingurunea mahastiz bete da arestian izandako itxurari hurbilduz eta guk ere giro horri eusteko asmoz orduko Bilbo inguratzen zuten txakoliñen oinordeko nahi genuke izan.
Epealdi berriari aurre egiteko berrikuntza lanak egin ditugu eta eguneko menua ezezik sendientzako asteburuko eskaintza oparoa ere badugu.